Hauteskunde-lokala

Hauteskunde-lokala

Hauteskunde-lokala

Lokalaren kanpoaldea

Bozketa egiteko aukeratuko diren hauteskunde-lokalek horretarako beharrezkoak diren baldintzak bete behar dituzte.

Ahal bada, titulartasun publikoa izango dute eta desgaitasunen bat dutenentzat irisgarriak izango dira.
Itsuek edo ikusmen gabeziaren bat dutenek sufragio eskubidea gauzatzeko bozketa irisgarriaren prozedura erabiltzea eskatu dutenean, haiei dagozkien lokaletan leku berezi bat, irisgarria eta beraientzat egokia jarriko da hauteslearen pribatutasuna bermatzeko eta sufragio eskubidea erabiltzeko hari dagokion mahaitik ahalik eta gertuen.

Hauteskunde-lokalak bozketa ospatzeko baldintza egokiak bete behar ditu. Mahaiko kide guztientzako mahaiak eta aulkiak, argiztatze egokia, idazteko materiala eta seinaleztatze-kartel egokiak egon behar dira.

9:00 eta 20:00 bitartean egongo da zabalik, etenik gabe.

Presidentea eta mahaikideak

Hauteskunde-egunean, mahaian, gutxienez bi kide egon beharko dira.

Presidenteak Batxilergoa, LH edo Eskola-graduatua eduki behar du. Hauteskunde-lokalean aginte gorena izango da. Indar publikoen laguntza eskatu ahal izango du.

Presidentea eta mahaikideak zozketa publiko bidez esleituko dira dagokion sekzioko erroldako 70 urtetik gora dituzten eta irakurri eta idazten dakiten pertsona guztien artean.

Presidentea eta mahaikide karguak nahitaezkoak dira, baina 65 urtetik gorakoek uko egin diezaiokete karguari zazpi eguneko epean.

Hauteskunde-egunaren hurrengo egunean 5 orduko murrizketa eskatzeko eskubidea dute.
65 euroko dieta jasoko dute.

Gizarte Segurantzaren babesa izango dute jardunaldi osoan zehar.

Kontu-hartzaileak

Hauteskunde-mahaietara aurkezten diren hautagaitzen ordezkariak dira. Akreditazioa duten mahaian bakarrik betetzen dute euren betekizuna. Mahaiaren erabakietan parte hartzen dute euren iritziekin, baina botorik gabe.

Mahaiko hautagaitza bakoitzeko kontu-hartzaileak elkarren artean ordezka daitezke, erreklamazioak edo kexak egin ditzakete eta ziurtagiriak eska ditzakete.

Euren alderdi politikoen enblemak edo eranskailuak eraman ditzakete, eta hori ez da hauteskunde-propagandatzat hartuko.

Botoa emateko eskubidea akreditatuta dauden Mahaian ematen dute, mahai horretako hauteskunde-erroldan agertzen ez badira ere, izena eman duten barruti berekoak badira. Bestela, euren izena agertzen den erroldari dagokion mahaian postaz bakarrik bozkatu ahal izango dute.

Ahaldunak

Beraien alderdiaren ordezkariak dira hauteskunde-ekitaldi eta eragiketa guztietan.
Nahi dutenean sar daitezke hauteskunde-lokaletan, bozketa eta zenbaketa nola doan ikusi dezakete, eta kexak eta erreklamazioak aurkeztu.

Euren alderdi politikoen enblemak edo eranskailuak eraman ditzakete, eta hori ez da hauteskunde-propagandatzat hartuko.

Erroldaren arabera, dagokien mahaian emango dute botoa.

Administrazioaren ordezkariak

Mahaien irekitzeari, parte-hartze datuei eta hauteskundeen emaitzei lotutako informazioa biltzeko administrazioak esleitutako pertsonak dira.

Informazio hori behin behineko zenbaketa egingo duen erakundeari jakinarazten zaio (Barne Arazoetako Ministerioa), hiritarrei jakinarazteko datu guztiak zenbatutakoan.

Hauteskunde-mahaiari laguntzen diote, baina ez dira haren parte eta ezin dute mahaiko erabakietan parte hartu.

Hautetsontziak

Mahaian burutzen den prozesu bakoitzerako behar bezala itxitako eta zigilatutako hautetsontzi bana.
Hautestontziak behar bezala identifikatuta egon behar dute. Horretarako, prozesuari dagokion botoen gutun-azala itsatsiko da haren aurrean eta atzean. Itxita eta zigilatuta egon behar du.

Zigilua hautsita edo hondatuta badago, mahaiaren presidenteak, beste hautetsontzi bat lortzerik ez balu, eskura duen edozein baliabide erabiliko du hura ixteko.

Mahaia osatzen duten pertsonen eskuliburua

Mahaiko lehendakari eta kide bezala izendatzeko jakinarazpenarekin batera, hauteskunde-mahaia osatzen duten pertsonei erabilera-eskuliburu bat emango zaie, hauteskunde-batzorde zentralak gainbegiratua eta Ministroen Kontseiluak onartua.

Mahaiko hautesleen erroldako zerrenda

Hauteskunde-dokumentazioaren artean, mahai bakoitzak bertan erroldatuta dauden hautesleen zerrenda bat du.

Gainera, mahaiari dagokion hauteskunde-saileko kale-izendegiaren zerrenda bat izango du, hautesleen lehen abizenaren inizialak orden alfabetikoan ezarrita, hauteskunde-lokalean publikoki erakusteko.

Beste hauteskunde-dokumentazio batzuk
  • Eraketa-akta.
  • Zenbaketaren-akta.
  • Saioaren-aktak.
  • Boto-emaileen zerrenda zenbakitua.
  • Hauteskunde-dokumentazioa eman denaren egiaztagiria.
  • Bozketa-egiaztagiriak.
  • Artekarien taloiak.
Botoa emateko kabina bat eta mahai lagungarri bat

Kabina, botoa emateko erabiliko den gela berean egongo da, sarreraren eta mahaiaren artean.
Barruan (kutxatilategietan) eta hurbil jarriko den mahai lagungarrian, boto-paperak jarriko dira.

Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak

Aurkezten den hautagaitza bakoitzerako behar beste gutun-azal egon beharko da egun osoan zehar.
Mahaiko presidenteak bozketa eten behar du hautagaitzaren bateko boto-paperak agortu direla ikusten badu, eta berriz ere ekingo dio bozketari haiek hornitutakoan.

Hautesleak

Espainian bizi diren pertsonen hautesle-erroldan izena emanda dauden adinez nagusi diren eta sufragiorako eskubidea kenduta ez duten espainiarrek eman dezakete beren botoa hauteskunde hauetan.

Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle-erroldan (AEHE) izena emanda dauden espainiarrek ere eman dezakete beren botoa, baina boto hau ez da hauteskunde-mahaira iristen, zenbaketaren ardura duten probintziako hauteskunde-batzordeetara baizik.

Hauteslea NAN, pasaporte edo gidatzeko baimen bitartez (argazkia dutenak) identifikatuko da.