Gorte Nagusiak

Gorte Nagusiak
Azaroaren 10ean (igandea) Espainian Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira; hau da, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak.

1978ko Konstituzioak ezartzen du subiranotasun nazionala Espainiako herriak duela, eta hortik sortzen direla Estatuko botereak (legegilea, exekutiboa eta judiziala).

Gorte Nagusiek (Kongresua eta Senatua) botere legegilea dute; Gobernuak botere betearazlea ordezkatzen du, eta epaileek botere judiziala.

Gorte Nagusiei dagokie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren jarduna kontrolatzea eta Konstituzioak esleitzen dizkien gainerako eskumenak.

Konstituzioa onartu zenetik, hamabi hauteskunde orokor egin dira: 1979an, 1982an, 1986an, 1989an, 1993an, 1996an, 2000n, 2004an, 2008an, 2011n, 2015ean, 2016an eta 2019ko apirilaren 28an

Hauteskunde horien emaitza jakin nahi izanez gero, Barne Ministerioaren datu-basean(emaitzetara jotzeko esteka) kontsulta dezakezu.

Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia errege dekretu baten bidez egiten da, Gobernuko presidenteak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren.

Deialdia egiten duen errege dekretuan ezartzen dira hauteskundeak egiteko data, probintzia bakoitzari dagokion diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, hautatutako ganberak eratzeko data eta hauteskunde prozesuari aplikatu beharreko araudia.

2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 7. xedapen gehigarria aplikatzen da. Xedapen horrek ezartzen du hauteskunde aldiak 47 egun iraungo duela, ohiko 54 egunen ordez.

Bi ganberak eratze bilera batean bilduko dira, 2019ko abenduaren 5ean beranduenik.