Posta zerbitzua hauteskunde hauetan

Posta zerbitzua hauteskunde hauetan

Posta zerbitzua hauteskunde hauetan

Hauteskunde prozesua behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da posta operadore batek parte hartzea.

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, Sociedad Anónima delakoa da Estatuak posta unibertsal zerbitzua eskaintzeko izendatu duen operadorea, eta Gobernuak zerbitzu publikoko betebehar batzuk ezarri diezazkioke, hauteskunde-prozesuak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko (43/2010 Legearen 22.5 artikulua).

Ezarpen hori Ministroen Kontseiluaren adostasun bidez egiten ari da azken prozesuetan.
Akordio horietan ezartzen diren obligazioak prozesua deitu ondoren egin behar diren ekintzak dira, ezinbestekoak direnak, bidalketen premiaren eta ezaugarrien ondorioz, eta hauteskunde-dokumentuen zaintzak duen garrantzia dela eta.

Hauek dira aipaturiko obligazioak eta ekintzak:
  • Espainian bizi diren, atzerrian bizi diren eta aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleen posta bidezko botoa.
  • Ontziratutakoen, Indar Armatuetako kideen edo nazioko defentsari lotutako egoera berezietan dauden langileen botoa.
  • Presondegietako pertsonen botoa.
  • Hauteskunde-erroldaren bulegoak bidalitakoa.
  • Alderdi Politikoek bidalitako hauteskunde-propaganda.
  • Hauteskunde-mahaietako hauteskunde-dokumentazioaren bilketa.
Obligazio horien ezarpena ordaindu egingo da, hau da, posta zerbitzuak erabiliko dituzten hauteskunde-prozesuko esku-hartzaileek ez dute zuzenean ezer ere ordainduko. Baina horrek ez du esan nahi kosturik ez duenik, hauteskundeen aurrekontuak ordainduko duela baizik.