Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Hauteskunde parekotasuna

Zer da hauteskunde parekotasuna?

Hauteskunde parekotasuna emakumeen eta gizonen presentzia orekatua da ordezkaritza politikoaren eremuan.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak hauteskunde zerrenden osaera orekatua eskatzen du Kongresuko hauteskundeetan, toki hauteskundeetan, Uharteetako Kontseilu, Kanariar Uharteetako Kabildo, Europako Parlamentu eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretan.

osaera orekatu horrek eskatzen du:

Udal hauteskundeetan, zerrenda osoan, eta, gainera, 5 postuko multzo bakoitzean, sexu bateko eta besteko hautagaiak ezingo dira izan % 40 baino gutxiago. 3.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko uharte txikiak salbuetsita daude.

Autonomia erkidegoetako legebiltzarretako kideen hauteskundeetan bakoitzaren hauteskundeak arautzen dituzten legeek legebiltzar horietako hauteskundeetara aurkezten diren hautagai zerrendetan emakumeen presentzia handiagoa bultzatzeko neurriak ezarri ahal izango dituzte.

Senaturako hautagai zerrendak taldetan biltzen direnean, zerrenda horiek era berean emakume eta gizonen osaera orekatua izan beharko dute, batzuen eta besteen proportzioa zenbakizko orekatik ahalik eta hurbilen egon dadin.