Botoa emateko beste prozedura batzuk

Botoa emateko beste prozedura batzuk
Armadako ontzietan, merkataritza-ontzietan edo itsas zabaleko arrantza-ontzietan dagoen jendeak (Espainiako banderapean), hauteskundeen deialditik hauteskundeak egin arte ontziratuta egon behar duenak eta tarte horretan, herrialdeko 

Horretarako gaituko den irrati-telegrafiaren, posta elektronikoaren, faxaren edo beste edozein bideren bitartez, interesatuak izena emanda duen Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Delegazioarengandik erroldako izen-ematearen ziurtagiria eskatu ahal izango du.

Mezuan honako datuak agertuko dira:
  • Eskatzailearen izena eta bi abizenak.
  • Nortasun agiri nazionalaren zenbakia.
  • Jaiotze-data, probintzia eta udalerria.
  • Hauteskunde erroldan agertzen den bizilekua.
  • Ontziratuta dagoen ontziaren izena.
  • Ontzia iristea aurreikusten den postua edo portuak, eta porturatuko den data zehatzak
Hauteskunde-dokumentazioa beste ontzi baten bitartez jaso badaiteke, irrati-mezuan, dokumentazioa bidali behar den armadorea, jasotzailea edo ontzia adierazi beharko da. Posta bidezko botoa eskatu ahal izateko, ontzietako irrati-telegrafia zerbitzuek Correoseko zerbitzuen eskuordetutako bulego izaera izango dute eta, eskuordetuko duten Komandanteak eta Kapitainak edo Ofizialak eskaera jasotzeko arduradunak izango dira.

Dagokion Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Delegazioak, interesatuaren izen-ematea egiaztatu ondoren, eskaera jasotzat hartuko du eta dokumentazio egokia portura bidaliko du edo, bestela, hautesleak izendatutako armadore, jasotzaile edo ontziari bidaliko dio.

Hautesleak dokumentazio hau jasotzen duenean, posta ziurtatuaren eta urgentearen bitartez eta ontzia porturatuko den edozein portutik, hauteskunde-dokumentazioa bidaliko du, botoa ematea dagokion Hauteskunde-mahaira.
Herrialdetik kanpoko misioetan ari diren Indar Armatuetako pertsonek posta bidezko botoa emateko eskubidea erabiltzeko, Espainia eta bere aliatuen segurtasunarekin eta defentsarekin lotutako eragiketetan, Espainia parte den nazioarteko erakundeen esparruan, eta bakea, egonkortasuna eta segurtasuna mantentzen laguntzeko eta laguntza humanitarioari laguntzeko, deialdia argitaratzen den egunetik hauteskundeak izan arte, honakoa izango da prozedura:

Ontziko Komandanteak edo Unitateko Buruzagiak botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsonen zerrenda igorriko dio Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendari Nagusiari, Defentsako Estatu Nagusiko Buruaren eta Armaden Estatu Nagusiko Buruen bitartez.

Eskatzaile bakoitzaren datu hauek eman beharko dira:
  • Izena eta bi abizenak.
  • Nortasun agiri nazionalaren zenbakia.
  • Jaiotze-data, udalerria eta probintzia.
  • Hauteskunde erroldan agertzen den bizilekua.
Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendari Nagusiak, dagokion aldizkari ofizialean deialdia argitaratzen den egunaz geroztik eta bozketa egunaren aurreko hamargarren eguna baino lehen, Hauteskunde Erroldaren Bulegoari zerrenda hau helaraziko dio eta honek egoki diren Probintzia Delegazioetara bidaliko du.

Dagokion Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Delegazioak, interesatuaren izen-ematea egiaztatu ondoren, eskaera jasotzat hartuko du eta dokumentazio egokia Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendaritza Nagusira bidaliko du, ahal bezain prozedura urgenteena erabiliz, hartzaileari helarazteko.

Hautesleak aurreko puntuak aipatzen duen dokumentazioa jasotzen duenean, botoa emateko eskubidea erabiliko du. Ontziko Komandantea edo Unitateko Buruzagia izango da bidaliko botoen arduraduna eta berak zainduko ditu, segurtasuna, zuzentasuna eta sekretua bermatuz, lurralde nazionaleko garraioaren arduradunak jaso arte. Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendaritza Nagusiak Estatu Mailako Correos-en eta Telegrafoen Elkarteari helaraziko dizkio jasotako botoak, hauteskunde egunaren aurreko bigarren eguna baino lehen, eta honek egoki den Hauteskunde-mahaira bidaliko ditu, berehala.
Espetxeetan dauden pertsonek, botoa emateko eskubidea kendu ez dietenek, posta bidez ematen dute botoa, honako prozedura hau jarraituz:

Espetxe guztietan, posta bidezko botoa arautzen duten hauteskunde-arauak azalduko zaizkie bertan dauden pertsonei eta, botoa emateko prozedura azaltzeko eta argitzeko informazio-saioak antolatuko dira.

Horretarako, Espetxe bakoitzeko Zuzendariak –edo honek eskuordetzen duen pertsonak–, deialdia argitaratzen den egunetik lehen hiru egunen barruan, Estatu Mailako Correos-en eta Telegrafoen Elkarteari honakoa eskatuko dio: egun batean, zerbitzu honetako langile bat Espetxera joatea, posta bidezko botoa emateko ziurtagiri-eskaeren inprimakiekin, beharrezkoa izanez gero, botoa emateko eskubidea erabili nahi duten presoek bertan bete ditzaten.

Presoren batek NANik ez badu, nahikoa izango da preso guztiek duten Barneko Identifikazio Dokumentua izatea, baldin eta bertan titularraren argazkia agertzen bada.

Hauteskunde Erroldaren Bulegoak presoa dagoen Espetxera behar beste gutun-azal eta boto-paper bidali beharko ditu, eta Correoseko langileak berak emango dizkio hautesleari.

Hautesleak egoki den boto-papera aukeratu, gutun-azalean sartuko (edo boto zuria eman nahi badu, ez du boto-paperik sartuko) eta hau beste gutun-azal batean sartuko du, zeina dagokion Hauteskunde-mahaira zuzenduko den.

Correoseko langileak gutun-azal hauek dagozkien Hauteskunde-mahaira helaraziko ditu bozketa egunean.