Aldi baterako atzerrian dauden herritarren botoa

Aldi baterako atzerrian dauden herritarren botoa

Aldi baterako atzerrian bazaude, azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretan bozka dezakezu.

Ez-egoiliar gisa egon behar duzu kontsuletxeko matrikula-erregistroan.

Jaso eskaera bulego kontsularrean edo deskargatu www.exteriores.gob.es webgunean.

Eta entregatu NANarekin edo pasaportearekin bulego kontsularrean bertan.

Urriaren 19ra arte duzu.

Dokumentazioa zure atzerriko helbidean jasoko duzu, eta botoa azaroaren 6ra arte bidal dezakezu posta ziurtatu bidez.
 

Barne Arazoetarako Ministerioa. 
Espainiako Gobernua.