HAUTAGAITZEN IZENDAPENA EGITEKO ESKAKIZUNAK

HAUTAGAITZEN IZENDAPENA EGITEKO ESKAKIZUNAK

www.juntaelectoralcentral.es

1987ko maiatzaren 5eko akordioa, 1994ko maiatzaren 30ekoa, 1998ko urriaren 8koa eta 2000ko urtarrilaren 20koa:

“Alderdi politikoek eta federazioek Alderdi Politikoen Erregistroan emandako izena bakarrik erabili ahal izango dute”

1991ko irailaren 11ko eta 1996ko martxoaren 15eko akordioak:

“entitate politikoen ikurrei dagokienez, Alderdi Politikoen Erregistroari jarraitu behar zaio”

1977ko maiatzaren 25eko eta ekainaren 6ko, 1978ko maiatzaren 8ko, 1979ko otsailaren 5eko, 1982ko irailaren 7ko, 1987ko maiatzaren 5ko, 1989ko maiatzaren 14ko, 1991ko martxoaren 11ko, 1992ko otsailaren 10eko, 1993ko maiatzaren 5eko, 1995eko apirilaren 7 eta 17ko, eta 1999ko otsailaren 4ko, apirilaren 20ko eta maiatzaren 3, 13 eta 24ko akordioak:

“Ezin dira erabili alderdi politiko bakoitzak Erregistroan erregistratu dituzten ikurrak edo enblemak ez direnak..., eta hauteskunde kanpainan zehar beste ikur batzuk erabiltzeari dagokiona beteko da. Hautezkundeetako araudiak hautespen prozesurako izen edo ikur bereziak egotea ez du onartzen”

1977Ko ekainaren 6ko, 1979ko otsailaren 21eko eta 1987ko maiatzaren 11ko akordioak:

“ezingo da erabili aipaturiko Erregistroan erregistratutakoa ez den izenik. Ezingo da hura laburtu edo erregistroan agertzen ez den ezer gehitu”.

 1986ko ekainaren 17ko 144 BOEko gehigarrirako esteka- 25. orr

69/1986 Auzitegi Konstituzionalaren 69/1986 Ebazpena, maiatzaren 28koa.

Hautagai bakoitzaren aurkezpeneko idatzian Alderdiaren, Federazioaren, Koalizioaren edo hura sustatzen duen Taldearen izena, siglak eta ikurra argi eta garbi adieraztea “ezin da iruzurtu, hari buruz hitz egiteko Alderdiaren siglak zentzu onez erabiltzea aldatuz, haiek argi eta garbi identifikatzeko erregistratu baitira hautagaiari botoa emateko gogo politikoa betetzeko, eta ahalik eta zintzotasun handienez hari dagokion entitate erreala ordezkatuko baitute hauteskundeen kanpaina osoan zehar.”

... ”Alderdia ordezkatzeko hautagaitza termino horien identifikazioa ezingo da eskuratu edo ezingo da aldatu bere garaian erregistratu zen izena ez den beste bat haren sustatzaileen ustez egokia dela esaten badute ere. Gogoratu beharko genuke garai hartan eman zitzaion izena alderdiak aldatu ahal izango duela, haren Estatutuek ahalbidetzen badute, baina aldaketa hori gertatu arte - eta Erregistroko ziurtagiriak hori islatzen ez duen bitartean- hautagaitzaren izena Alderdiarena izango da”.

www.juntaelectoralcentral.es
69/1986 STCrako