Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Hauteskunde mahaiei buruzko informazio orokorra

Hauteskunde mahaiak Hauteskunde Administrazioaren parte bat dira, Hauteskunde Batzordeekin batera.

Hauteskunde mahaiari dagokio bozketaren burutza lana, bozketaren kontrola eta boto kontaketa eta zenbaketa.

Hauteskunde mahaia mahaiburu batek eta mahaikide bik osatzen dute.

Hauteskunde mahaia osatzen dutenen izendapena udal bakoitzaren eskumena da, eta udalbatzak osoko bilkkurak aukeratzen ditu, jendaurreko zozketan, edozein ausazko prozedura edo zorizko mekanismo erabiliz. Ez dago eragozpenik zozketa hori Udal Gobernu Batzordearen aurrean egteko, udalbatzak osoko bilkuran eskumen hori eskuordetzan ematen badio, betiere jendaurreko saio batean egiten bada.

Zozketa hori hauteskunde atalean erroldatuta dauden pertsona guztien artean egiten da, 70 urte baino gutxiagokoak badira eta irakurtzen eta idazten badakite, baina hirurogeita bost urtetik aurrera ezezkoa adieraz dezakete zazpi eguneko epean. Baztertuta geratuko dira hautesle zerrendak egiten direnetik bozketara bitartean dagoen denboran adin nagusitasunera heltzen diren pertsona guztiak.

Mahaiburuak batxiler titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradua edo, bestela, Eskola Gradua edo baliokidea izan behar du.

Hauteskunde mahaia osatzen duen pertsona bakoitzeko ordezko bi izendatuko dira (bi mahaikide bakoitzeko, eta beste ordezko bi mahaiburuarentzat)

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetarako, zozketak 2019ko apirilaren 27an eta maiatzaren 1ean egingo dira.

Udalaren osoko bilkurak izendatutako pertsonei Hautekunde mahaiko kide izateko aukeratu dituztela jakinaraziko zaie zozketaren hurrengo hiru egunetan, hau da apirilaren 27tik maiatzaren 4ra bitartean, baina geroago jakinarazten bazaie, atzerapenak ez du baliogabetuko izendapena.

Jakinarazpenarekin batera Hauteskunde mahaiak osatzen dituzten pertsonentzako Jarraibideen Eskuliburua emango zaie

Hauteskunde prozesu baterako Mahaiko kide izateko aukeratu eta izendatzeak ez dakar hurrengorako jarraitzea, baina ez dago eragozpenik, zozketaren arabera, ondorengo prozesuetan berriro izendatua izateko.