Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Baimenak eta dietak

Maiatzaren 26ko hauteskundeetarako Mahaia osatzen dutenek euren eginbeharrak bete beharko dituzte bozketa egunean, aurreko laneguna gorabehera.

Hauteskunde mahaia osatzen duten inoren konturako langileek eta funtzionarioek eskubidea dute bozketa egunean egun osoko baimen ordaindua izateko, laneguna bada. Nolanahi ere, biharamunean lanaldia bost ordu laburtzeko eskubidea dute.

Mahaia osatzen duten pertsonen betebeharrak betetzea errazteko, maiatzaren 26an hasten den gaueko txanda hauteskunde eguneko laneguntzat hartuko da, eta lanaldia 5 ordu laburtzeko eskubidea langilearen hurrengo gaueko txandan egikaritu daiteke, betiere txanda hori maiatzaren 26aren biharamunean hasten bada.

Hauteskunde mahaiko kideek dieta bat kobratuko dute, 65 .

Ordezkoren batek titularra ez dagoelako egiteko hori egin behar badu, baimen ordaindu bera eta lanaldi murrizketa izateko eskubidea izango du, eta dieta ere bai. Eskubide horiek ez ditu izango Hauteskunde mahaiko postua hartzen ez badu.