Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Hautesleku batera

Bisita birtuala hautesleku batera

Hauteslekuaren kanpoaldea

Bozketa egitekoa den hauteslekuek horretarako behar diren baldintzak bete behar dituzte; ahal dela, titulartasun publikokoak izango dira, eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak izan beharko dute.

Sufragio eskubidea itsuek edo ikusmen desgaitasuna duten pertsonek gauzatu behar duten hauteslekuetan, boto irisgarriaren prozeduraz baliatzea eskatu badute, espazio konkretu, irisgarri eta egoki bat eduki beharko da haien pribatutasuna bermatzeko, eta euren sufragio eskubidea gauzatu behar duten Mahaitik ahalik eta hurbilen dagoen egon beharko du leku horrek.

Hauteslekuan sartzen gara

Irudian Hauteskunde mahai bat, mahaiburu bat, 2 mahaikide eta 2 artekari.

  • Hauteslekuak bozketa egiteko baldintza egokiak bete behar ditu.
  • Nahikoa mahai eta aulki egon behar dira Mahaia osatzen duten guztientzat, argi egokia, idazmahaiko materiala eta seinaleetarako kartelak.
  • Etengabe irekita egongo da 09:00ak 20:00ak bitartean.
  • Hauteskunde egun osoan, Mahaian, gutxienez, osatzen duten pertsonetako bi egon behar dira.

Mahaiburua eta mahaikideak

  • Mahaiburuak Batxilerra, LH titulua edo Eskola Gradua eduki behar du.
  • Agintari gorena da hautesleku barruan.
  • Segurtasun Indar eta Gorputzen laguntza eska dezake.
  • Mahaiburu eta mahaikide izendatutako pertsonak zozketa publikoan aukeratzen dira, dagokion hauteskunde atalean erroldatuta egonik, 70 urte baino gutxiago duten eta irakurtzen eta idazten dakiten guztien artetik.
  • Mahaiburu edo mahaikide karguak nahitaezkoak dira, baina hirurogeita bost urtetik aurrera ukoa adierazi ahal izango dute izendatzen direnetik zazpi eguneko epean.
  • Hauteskundeen biharamunean lanaldia 5 orduz murrizteko eskubidea dute.
  • 65 euroko ordainsaria jasoko dute
  • Egun osoan Gizarte Segurantzak babestuta daude.

Artekariak

  • Hautagai zerrendak Hauteskunde mahaian ordezkatzen dituzten pertsonak dira.
  • Egiaztatuta dauden Mahaian bakarrik betetzen dute euren egitekoa.
  • Mahaiaren eztabaidetan parte hartzen du hitzarekin baina botorik gabe.
  • Mahai batean egiaztatuta dauden hautagai zerrenda bakoitzeko artekariak elkarren ordezko izan daitezke.
  • Erreklamazioak edo protestak formulatu ditzakete eta ziurtagiriak eskatu.
  • Ordezkari dituen alderdiaren ikurrak edo eranskailuak eduki ditzakete eta hori ez da hartuko hauteskunde propagandatzat.
  • Artekariek egiaztatuta dauden Mahaian emango dute botoa, baldin deialdiko hauteskunde prozesu guztietan boto ematea dagokien hauteskunde barrutia eta Mahai horrena barruti berbera badira, eta prozesuetakoren batean botoa emateko beste barruti bat badagokie, postaz egin beharko dute deialdiko hauteskunde prozesu guztietan.

Ahaldunak

  • Hauteskundeetako ekitaldi eta operazio guztietarako alderdi baten ordezkari diren pertsonak dira.
  • Hautesleku guztietan sar daitezke askatasunez, bozketa eta boto kontaketa azter ditzakete, eta kexak eta erreklamazioak aurkez ditzakete.
  • Ordezkari dituen alderdiaren ikurrak edo eranskailuak eduki ditzakete eta hori ez da hartuko hauteskunde propagandatzat.
  • Erroldatuta dauden Mahaian gauzatuko dute boto eskubidea.

Administrazioaren ordezkariak

  • Administrazioak izendatutako pertsonak dira, Mahaiak eratzeaz, parte hartzearen datuez eta hauteskundeen emaitzez informazioa jasotzeko daudenak.
  • Informazio hori behin-behineko boto kontaketa egiteko ardura duen erakundeari bidaltzen zaio (Barne Arazoetako Ministerioari), herritarrei zabaltzeko, datu guztiak batu ondoren.
  • Hauteskunde Mahaiari laguntza eskaintzen diote, betiere lagungarri modura, ez dira Mahaiko kide eta ezin dute Mahaiaren eztabaidetan parte hartu.

Hautetsontziak

  • Hauteskunde mahai bakoitzean hautetsontzi bat egongo da deialdiko prozesu bakoitzerako.
  • Hautetsontziek identifikatuta egon behar dute; horretarako, dagokion hauteskundeko gutun azal bat jarriko da hautetsontziaren aurrealdean, eta beste bat atzealdean.
  • Hautetsontziek itxita eta zigilatuta egon behar dute manipulatu ezinak direla bermatzeko. Zigilua apurtu edo hondatu egiten bada, Mahaiburutzak, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen beste hautetsontzirik sasoiz ezin badu lortu, boto kutxaren itxiera ziurtatuko du beste edozein modutan.

Mahaia osatzen dutenen eskuliburua

  • Mahaiburu eta Mahaikide izendapenaren jakinarazpenarekin batera Hauteskunde mahaiak osatzen dituztenen Jarraibideen Eskuliburu bat emango zaie, Hauteskunde Batzorde Zentralak ikuskatua eta Ministro Kontseiluaren Erabakiz onartua.

Mahaiko hautesle erroldako zerrenda

  • Hauteskunde dokumentazioan, Mahai bakoitzak bertan erroldatutako pertsonen zerrenda bat dauka.
  • Gainera, Mahaiari dagokion hauteskunde atalaren kaleen zerrenda bat eta horietako hautesleen lehen abizenaren inizialen bitarte alfabetikoa edukiko du, hauteslekuan jendaurrean agerian erakusteko.

Bestelako hauteskunde dokumentazioa

  • Eraketa akta, boto kontaketa aktak, saio aktak, boto-emaileen zerrenda zenbakitua, hauteskunde dokumentazioa eman izanaren jaso-agiria, bozketa ziurtagiriak, artekari taloiak.
  • Botoa aukeratzeko kabina eta mahai lagungarria

  • Kabina bozketa egiten den gela berean egon beharko da eta sarreratik Mahaira bitartean. Kabina barruan (laukitxoetan) eta kabinatik hurbil kokatuko den mahai lagungarri batean, boto paperak ipiniko dira.

Hauteskundeetako gutun azalak eta boto paperak

  • Egun osoan eduki behar da nahikoa gutun azal eta aurkezten diren hautagai zerrenda guzti-guztien nahikoa boto paper.
  • Mahaiburutzak geldiarazi egin beharko du bozketa hautagai zerrendaren bateko boto paperik ez badago, eta berrezartzen direnean jarraitu.

Hautesleak

Hauteslea Mahaian agiri hauetako baten bidez identifikatuko da:

Agiri horiek Espainiakoak edo jatorri herrialdeak emanak izan daitezke, betiere titularraren argazkia agerian badute. Ez du ardura iraungita egon arren, baina originalak izan behar dute, fotokopiek ez dute balio.

  • Europako Parlamentuko hauteskundeetan hautesle dira hautesle erroldan izena emanda dauden espainiar adindun guztiak (bai bizilekua Espainian dutenak bai bizilekua atzerrian dutenak) eta bizilekua Espainian duten Europar Batasuneko beste herrialde bateko herritarrak, Espainiako udalerri batean erroldatuta badaude eta Europako Parlamentuko hauteskundeetan botoa Espainian emateko borondatea adierazi badute
  • Tokiko hauteskundeetan, pertsona horiez gain, hautesle izango dira elkarrekikotasun hitzarmena sinatu den herrialdeetako herritarrak, Espainiako udalerri batean erroldatuta badaude eta botoa Espainian emateko borondatea adierazi badute.
    1. Nortasun agiri nazionala (DNI).
    2. Pasaportea (argazkiduna).
    3. Gidabaimena (karnet argazkiduna).
    4. Egoiliar txartela, Europar Batasuneko herritar txarteldunen kasuan.
    5. Identitate txartela, baldin atzerritarra bada baina tokiko hauteskundeetan boto eskubidea aitortzeko Espainiarekin elkarrekikotasun tratatua sinatu duen herrialdeko herritarra.