Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Zure botoaren ibilbidea

Zure botoaren ibilbidea

Badakizu zer gertatuko den zure botoarekin maiatzaren 26an?

Gida labur honetan azalduko dizugu.

Hauteskunde mahaia:

Hauteskunde egunean, hautesleek aurrez aurre eman ahal izango dute botoa dagokien Mahaian, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte.

Arratsaldeko zortzietan, Mahaiburuak ozen iragarriko du bozketa amaitu egingo dela eta, ondoren:

  • Hauteslekuaren barruan edo hauteslekuaren sarbidean dauden pertsonei botoa ematen utziko die.
  • Postaz bidali diren bozketako gutun azalak hautetsontzian sartuko ditu.
  • Mahaiburuak, mahaikideek eta Hauteskunde mahaian egiaztatutako artekariek botoa emango dute, eta ez zaio beste inori botoa ematen utziko.

Boto kontaketa:

Bozketa amaitu da eta boto kontaketa hasiko da, hurrenkera honetan:

  1. Europako Parlamentuko hauteskundeak.
  2. Udal hauteskundeak.
  3. Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetako hauteskundeak, kasua bada.
  4. Hauteskunde autonomikoak
  1. Mahaiburuak prozesu bakoitzari dagokion hautetsontzia irekiko du eta gutun azalak banan-banan ateratzen hasiko da:
    • ozen irakurriko du botoa dagokion hautagai zerrenda.
    • boto papera mahaikideei, ahaldunei eta artekariei erakutsiko die.
  2. Hautagai zerrenda bakoitzak jasotako boto kopurua kontatuko da eta mahaiburuak iragarriko du:
    • Erroldako hautesle kopurua
    • Boto-emaileen kopurua
    • Boto baliogabeen kopurua
    • Boto zurien kopurua.
    • Hautagai zerrenda bakoitzaren boto kopurua
  3. Egon litezkeen protestak eta erreklamazioak ebatziko dira.
  4. Boto paper guztiak suntsituko dira, hauek izan ezik:
    • baliogabetzat jo dien botoak
    • erreklamazioren bat jarri zaienak

    Boto paper horiek izenpetu eta Mahaiak Lehen Auzialdiko Epaitegian edo Bake Epaitegian eman behar duen hauteskunde dokumentazioan sartuko dira.

  5. Boto kontaketaren akta beteko da eta akta honekin hauxe egingo da:

    Hauteslekuaren sarreran ipiniko da originala

    Kopia bat emango zaio :

    • Administrazioaren ordezkariari
    • Hautagai zerrenden ordezkariei
    • Ahaldunei
    • Artekariei.
  6. Saioaren akta beteko da eta hautagai zerrenden ordezkariei, ahaldunei eta artekariei kopiak banatuko zaizkie eskatuz gero.

Hauteskunde dokumentazioaren azken helmuga.

  1. Hauteskunde dokumentazioa 3 estalkitan banatuko da: hiru estalkiko joko bat egongo da egiten den prozesu bakoitzeko
    • 1 zk. duen estalkia, egiten den prozesu bakoitzean:
      • Mahaiaren eraketa aktaren originala (udal hauteskundeenean sartu behar da, gainerakoetan kopiak sartuko dira)
      • Dagokion prozesuko saioaren aktaren originala
      • Saioaren aktan aipatzen diren agiriak: hautesle erroldaren zerrendak, boto-emaileen zerrenda zenbakitua, boto paper baliogabeak eta protestatuak…
    • 2 eta 3 zk. duten estalkiak, egiten den prozesu bakoitzean:
      • Mahaiaren eraketa aktaren kopia
      • Saioaren akten kopia
  2. Estalkiak helmugako hartzaileei ematea:
    • 1 eta 2 zk. duten estalkiak
      • Mahaiburuak, mahaikideek eta nahi duten artekariek, Mahaia dagoen barrutiko Lehen Auzialdiko Epaitegian edo Bake Epaitegian eman behar dituzte 1 eta 2 zk. duten estalkiak.
      • Segurtasun Indar eta Gorputzek lagunduko diete eta, beharrezkoa izanez gero, joan-etorria erraztuko diete pertsona hauei.
      • Epaileak dokumentazioa jasoko du eta dagokion jaso-agiria izenpetuko du.

      1 eta 2 zk. duten estalkiak emandakoan amaitu dira epaitegira joan diren Mahaiko kideen egitekoak.

    • 3 zenbakia duen estalkia
      • 3 zk. duen estalkia Hauteskunde mahaiko mahaikide batek emango dio Mahaira haren bila joango den Postetxeko langileari.
      • Estalki hau emandakoan, amaitu dira hauteslekuan horretarako geratu den Mahaikidearen egitekoak.