Gorte Nagusiak

Gorte Nagusiak

Apirilaren 28an, igandean Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira Espainian, hau da, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak eta Valentziako Gorteetarako Hauteskundeak.
1978ko Konstituzioak ezartzen duenez, nazio subiranotasuna Espainiako herriaren esku dago, eta bertatik sortzen dira Estatuko botereak (Legegilea, Betearazlea eta Judiziala).

Gorte Nagusiek (Kongresuak eta Senatuak) dute Botere Legegilea, Gobernuak du botere betearazlea eta Epaileek botere judiziala.

Gorte Nagusiei dagozkie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren ekintza kontrolatzea eta Konstituzioak ematen dizkien gainerako eskumenak.
Konstituzioa onetsi zenetik hamabi hauteskunde Orokor egin dira: 1979, 1982, 1986, 1989, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008, 2011, 2015 eta 2016ko apirilaren 28an.

Hauteskunde horien emaitza ezagutu nahi baduzu, Barne Ministerioaren datu basean kontsulta dezakezu.
Gorte Nagusietarako hauteskundeak Errege Dekretu bitartez deitzen dira, Gobernuko Presidentearen proposamenari jarraituz, eta aurretik Ministro Kontseiluan eztabaidatu ondoren.

Deialdiaren Errege Dekretuan hauteskundeak egingo diren eguna, probintzia bakoitzari dagokion Diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, aukeratutako Ganberak zein egunetan eratuko diren eta hauteskunde prozesuan aplikagarri izango den arautegia ezarriko da.
Kamera biak eraketa saioan bilduko dira, 2019ko maiatzaren 21ean, beranduenez.