Hauteskunde parekidetasuna

Hauteskunde parekidetasuna

Hauteskunde parekidetasuna gizon-emakumeen presentzia orekatua da ordezkapen politikoaren esparruan.

Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoak Diputatuen Kongresurako, Tokiko hauteskundeetarako, Uharteetako Kontseiluetarako, Kanarietako Uharteetako Kabildoetarako, Europar Parlamenturako eta Autonomia Erkidegoetako Batzar Legegileetarako hauteskundeetara aurkezten diren hauteskunde zerrenden osaera orekatua eskatzen du.

Osaera orekatu horrek zera dakar berekin:

Diputatuen Kongresurako hauteskundeetako zerrendan, oro har, eta edonola ere 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko eta besteko hautagaiek ezin izango dute %40 baino gutxiagoko ordezkapena izan.

Senaturako hautagaitzak zerrendatan taldekatzen direnean, zerrenda horiek, halaber, gizon-emakumeen osaera orekatua izan beharko dute; hortaz, batzuen eta besteen proportzioak zenbakizko orekatik ahal bezain gertu egon beharko du.