Baimenak eta dietak

Baimenak eta dietak

Azaroaren 10eko hauteskundeetako Mahi-kide izateko izendatutako pertsonek beren betebeharrak bete beharko dituzte bozketa-egunean, aurreko egunean lanegunak axola gabe.

Mahai-kide izateko izendatutako inoren konturako langileek eta funtzionarioek bozketa-egunaren baimen ordaindu baterako eskubidea dute, laneguna bada. Edonola ere, hurrengo egunean, beren lanaldia bost orduz murrizteko eskubidea dute.

Hauteskunde-mahaia osatzen duten pertsonen betebeharrak betetzea errazteko, azaroaren 10ean hasten den gaueko txanda hauteskunde-eguneko lanaldi gisa hartu behar da, eta lanaldia 5 orduz murrizteko eskubidea langilearen hurrengo gaueko txandan erabil daiteke, baldin eta txanda hau azaroaren 10eko hauteskundeen ondorengo egunean hasten bada.

Hauteskunde-mahaia osatzen duten pertsonek 65 €ko dieta kobratuko dute.

Titularra falta dela eta ordezko batek bere funtzioa burutu behar badu, baimen ordaindurako eta lanaldia murrizteko eskubidea izango du, baita dieta izateko eskubidea ere. Ordezkoak ez badu Hauteskunde-mahaiko lekua hartzen, ez dira eskubide horiek emango.