Mahaiei buruzko informazio orokorra

Hauteskunde-mahaiei buruzko informazio orokorra

Hauteskunde-mahaiek hauteskunde-administrazioa osatzen dute Hauteskundeen Batzordearekin batera.

Hauteskunde-mahaiari dagokion bozketaren presidentzia, bozketa ongi doala kontrolatzea eta boto-zenbaketa egitea.

Hauteskundeen mahaia Presidente batek eta bi bokalek eratuko dute.

Hauteskunde-mahaiko partaideak Udalak aukeratuko ditu. Horretarako, Udal Osoko Bilkuran zozketa publikoa egingo dute, ausazko mekanismoren bat baliatuta. Arazorik ez dago zozketa Tokiko Gobernuko Batzordearen aurrean egiteko, Udaleko Osoko Bilkurak hari lan hori esleitu dionean, beti ere saio publikoan egiten bada.

Zozketan 70 urtetik beherako Sekzioko erroldan datozen eta irakurtzen eta idazten dakiten pertsona guztiak sartuko dira. Hirurogeita bost urtetik gorakoek zazpi egun dute uko egiteko.  Kanpoan geratuko dira hautesleen zerrenda eratu denetik bozketa egunera adin nagusitasuna lortu dutenak.

Presidenteak Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketa ikasketak izango ditu edo, ez badago, Eskola Graduatua edo baliokidea.

Ordezko bi pertsona esleituko dira Hauteskunde Mahaia osatzen duen pertsona bakoitzeko (bi bokal bakoitzeko, eta beste bi ordezko Mahaiko Presidenterako).

Azaroaren 10eko hauteskundeetarako, zozketak urriaren 15 eta 23 bitartean egingo dira (HBZren 9/2019 jarraibidea)

Udalbatzan esleitutakoei  zozketa egin eta hurrengo hiru egunetan jakinaraziko zaio Mahaia eratuko duela, hau da, urriaren 15 eta 26 bitartean, baina beranduago bada, atzerapenak ez du esleipena baliogabetuko.

Jakinarazpenarekin batera, Hauteskunde-mahaikideentzat jarraibideen eskuliburua banatuko zaie.

Hauteskunde prozesu batean mahaikide izateko esleipenak ez du hurrengorako jarraitutasuna duenik esan nahi, baina, zozketan ateratzen bada, posible da hurrengoetan ere ateratzea

Mahaikideen bisita