Informazio orokorra

Mahaiko kideak  /  Informazio orokorra  /  Gizarte Segurantza

Gizarte Segurantza

Pertsona bakoitzaren izaera bat edo beste bada ere (langilea, pentsioduna, langabetua…), hauteskunde prozesu hau dela eta Hauteskunde Mahai bateko kide gisa aritzeko izendatua den pertsona orok (titular edo ordezko gisa) Gizarte Segurantzaren sistemaren babes berezia izango du.

Hauteskunde Mahai bateko kide izaeratik, titular edo ordezko gisa, sortzen diren eta eginbeharrekin zuzenean erlazionatuta dauden arrisku guztiak daude babestuta, “in itinere” gertatutako istripua barne, eta gerta daitezkeen lesioak laneko istripu gisa ulertuko dira.

Prestazio hauetarako eskubidea izango dute:

  • Osasun arreta.
  • Prestazio osagarriak.
  • Prestazio ekonomikoak.
  • Gizarte zerbitzuak.
Osasun arreta beharrezkoa bada, kaltetutakoak berak, edo, ezinezkoa bada, haren senideek edo Mahaiko gainerako kideek, datu hauek jakinaraziko dizkiote Gobernuaren Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari:
  • Kaltetutako pertsonaren datu pertsonalak.
  • Zein mahaitako kide zen.
  • Istripua eta istripua gertatutako lekua.
  • Zein zentrotan eskaini zitzaion arreta.
Barne-Politikako Zuzendaritza Nagusia arduratuko da, Gobernuaren Ordezkariekin eta Ordezkariordeekin harremanetan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiarekin egin beharreko gestioak egiteaz, eskaini beharreko babesa azkartzeko eta errazteko xedez.

Osasun arreta ez diren gainerako prestazioei dagokienez (prestazio osagarriak, prestazio ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak), horiek ere dagokion Gobernuaren Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari jakinarazi beharko zaizkio.