Informazio orokorra

Mahaiko kideak  /  Informazio orokorra  /  Hauteskunde Mahaiei buruzko informazio orokorra

Hauteskunde Mahaiei buruzko informazio orokorra

Hauteskunde mahaiak Hauteskunde Administrazioaren parte dira, Hauteskunde Batzekin batera.

Hauteskunde mahaiari dagokio bozketaren ekintzaren buru izatea, bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta zenbaketa egitea.

Hauteskunde mahaia Presidenteak eta bi mahaikidek osatzen dute.

Hauteskunde mahaiko kideen izendapena Udal bakoitzaren eskumena da, eta Udaleko Osoko Bilkurak aukeratzen ditu jende aurreko zozketa bitartez, ausazko edozein prozedura edo mekanismo erabiliz. Ez dago inolako arazorik aipatutako zozketa Tokiko Gobernu Batzaren aurrean egiteko, Udaleko Osoko Bilkurak eskumen hori haren esku utzi badu eta jende aurreko saioan egiten bada.

Zozketa hori, 70 urte baino gutxiago dituzten eta irakurtzen eta idazten dakiten eta Sekzioan erroldatuta dauden pertsona guztien artean egiten da. Dena den, hirurogeita bost urtetik gorakoek zazpi eguneko epea izango dute beraien ezezkoa adierazteko. Baztertuta geratuko dira hautesleen zerrendak osatzen direnetik bozketa egunera bitartean adin nagusitasunera heltzen direnak.

Presidenteak Batxilergo edo Bigarren Graduko Lanbide Heziketako titulua izan beharko du, edo, sorospidez, Eskola Graduatua edo baliokidea.

Hauteskunde mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatuko dira (bi ordezko mahaikide bakoitzarentzako eta beste bi ordezko Mahaiko Presidentearentzako).

Ekainaren 26ko hauteskundeetarako, zozketak maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dira.

Udaleko Osoko Bilkurak zozketa egin eta hurrengo hiru egunetan jakinaraziko zaie aukeratutakoei Mahaiko kide direla, hau da, maiatzaren 28tik ekainaren 4ra. Dena den, jakinarazpena beranduago egiten bada, atzerapena ez da izendapena baliogabetzeko arrazoitzat hartuko.

Izendapenarekin batera, Hauteskunde Mahaietako Kideentzako Eskuliburua emango zaie (enlace al Manual).

Hauteskunde prozesu bateko Mahaiko kide gisa izendatzeak ez du esan nahi hurrengorako izendatua izan behar denik, baina ezerk ez du saihesten, zozketaren arabera, bata bestearen ondorengo bi hauteskunde prozesutan edo gehiagotan Mahaiko kide izendatua izaterik.